XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina badago beste ulerpen bat, adimentsua, praktikoa, zentzuduna: Vitoria bere fundaziotik bertatik interes desberdinez inguratua egon zen.
Bere arimaren arima definitu nahi izan bazuen,
Axaleko azterketa batentzat esaldiak jokaera maltzur baten itxura eman dezake, eta holakoek poz-pozik ateratzen duten ondorioa da Vitoriak horren truke bere azerikeria moldakoiaren
Diotenez, hiri kuzkurtua, beldurti eta geldoa da; bizitzaren hebaintasunean beti berdina eta bakarrik iraun duena, traszendentziarik eta garapenik gabe....
Baina eritzi baldar hauetan topikoaren indarra ahitzen da... eta hasten da herri honen psikologia definitzen duen errealitatea: adimen sakonekoa izanik, herriak bere bidea aurkitu zuen.
Kofradiako
Sinatu eta zerbitzatzen du: baina betiere defendatzen du, hitzez, egitez eta erresistentziaz, bere izatea, desberdin eta paregabe irauten duena.
XVI. MENDEAGotikoa bukatu da: dorreen otoitza eta eliz atarien irrifar ederra geratzen dira.
Gangaren nerbioak korapilatzen dira eta pertsona ahaldun batzuren jauretxeek irauten dute.
Ia bi mendetan zehar herriaren giroa gotikoa izan da: kale kasetoidunak, ohiturak, asmoak eta hitzak hasieran askapena eta aldaketa bilatu zituen eremu horretan mugitu ziren.
(Beranduago, fantasmak ibiliz eta malenkonia epelak dastatuz, Victor Hugok gotikoaren fereka aurkituko zuen gure hirian.
Berak sormen irudikorraren putzuan edaten zuen, Erdi Aroari buruzko bere ametsetan, eta ez dokumentuetan, oinarrituz irudimen hori.
Gero aitortuko zuenez, Nuremberg eta Vitoria berak ezagutu zituen europar hirietarik bi gotikoenak ziren.
Baina bitartean, kultura diferente baten argia piztu da.
Vitoria zalantzan dago berriro.
(Bere patua du, ia bere lanbidea).
Isolamenduaren batailatik garaile atera da eta orain Arabako lurrez oraturik eta hitzarmenez Gaztelarekin loturik bizi da.
Haren nortasuna definitu da: baditu bere aurpegi, gorputz, arima eta gizon propioak....
Baina berriz arriskatu behar du bere burua, kontuz: kultur gurutzagunean bizi da eta bere izaera zehatza gordetzeko premiazko erabakiak
Oraindik ilun agertzen zaigu espainiar Errenazimenduaren zentzua eta are existentzia ere.
Zabalera handiko arazoa da, zeinetan interes estrainio asko nahasten diren, eta gure solasaren mugak gainditzen ditu.
Ikerketa zabaletik Vitoriako bizipen zehatzetara jaistea da gure axola bakarra.
Errege Katolikoek bi munduren erpinean jartzen dira: iraungitzen den Erdi Arokoa eta Errenazimendu modernoa, giza-existentziaren filosofia berri bati arnasa ematen diona.
Honaino iritsi zen Isabel Vitoriako harresiaren ondoan foruak eta ohiturak begiratzea zin egitera.
Erregina ahaltsuak adiskidantzan hitzarmen zaharrak gordetzen segitzea onartzen zuen....
Baina ez zen dena berdina izango geroago, pentsamolde berri baten mendebala sartzen ari bait da.
Vitorian, beraren jatorriaz eta historiaz sakonki sustraituak ziren ermandade eta anaiarteak.
Erdi Aroan erabilitako estrukturaren itxuraketa morala zen.
Hala ere, Vitorian elkartasunezko izpiritu hau lehenagoko errealitate historiko batetik zetorren: izaera zuzenkiago erlijiosoko kofradia zen, gizarte-laguntza helburuetarako antolaketa hasi-masiko batekin.
Intuizio zorrotzez Errege Katolikoek igarri zuten ermandadeak ez zeudela errege-boterearen aurka eta ez zutela botere hori murrizten, aitzitik, indartu egiten dutela, familia edo pertsona haundi-maundiek egindako abusuetan eskuhartzeko berarekin kontatzen bait dute beti.
ORDU BERRIA
Penintsulan zehar pentsamolde berri baten aireak igarotzen dira.
Carlos V.a ideiez eta heziketaz flandestarra da.
Erresuma hauen oinordetza jasotzera dator, bera bezala diren eta pentsatzen duten jendeez lagunduta.
Eta denbora gutxian eta supituki sistema berri bat ezarri nahi du.